Gorputz miaketa pertsona batek armak edo kontrabandoko substantziak edo objektuak daramatzan frogatzeko haren jantzietan edo gorputzaren kanpoaldean egiten duen miaketa da, gehienetan segurtasun-indarrek egiten dutena. Pertsona biluztarazi egiten denean, gorputz miaketa osoa egiten dela esaten da.